Zeharbidea hobetzeko inbertsioa 852.306 euroko izanen da

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:08
Kilometro erdi arras estua du Iturengo zeharbideak. Tokia berez estua denez, bideak hiru metro terdi eta bortz metro bitarteko zabalera hartuko du eta metro erdi eta metro bitarteko espaloiak eginen d

Zatirik handiena Nafarroako Gobernuak ordainduko du

Nafarroako Gobernuak martxoaren 13an egindako batzarrean baimena eman zion Herrilan, Garraio eta Komunikabideetako Departamentuari Iturengo zeharbidea hobetzeko lanetan 443.538 euroko inbertsioa egin dezan. Dirutza honetako zatirik handiena lanak berak hartuko du, 403.646 euro, lanen zuzendaritzarako 23.019 euro bideratuko dira eta proiektua idazteko 15.871 euro. Jakina denez, Iturengo zeharbidearen lanak, ur-hornidura sarea berritzeko, zolaberritzeko eta egokitzeko lan handiago baten barrenean daude. Lan osoaren aurrekontua 852.306 eurokoa da. Toki Administrazio Departamentuak 382.220 euro jarriko ditu eta Iturengo Herriko Etxeak 56.737 euro.

700 metroko bidea

Iturengo zeharbideak, Leitza eta Doneztebe lotzen dituen NA-170 errepidean 700 metro hartzen ditu. Horietatik 500 metro hagitz estuak dira eta etxebizitzak ditu bi aldeetan. Bata bertzearen ondotik egindako zolaberritze lanen ondorioz, errepidea altxatzen joan da eta orain, auniztan etxebizitzen sarrera baino altuago dago. Edateko-urak banatzeko eta ur-zikinak biltzeko sareak berritu ondotik, zola berria emanen da eta metro erdi eta metro bitarteko espaloiak eginen dira. Tokia berez estua denez, bideak berak hiru metro terdi eta bortz metro bitartean hartuko ditu, lekuaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun