Doluari buruzko hitzaldia izanen dute larunbat goizean Donezteben

Ttipi-Ttapa api 24, 15:00 Malerreka   Doneztebe

Dolua lantzeko aukera izanen da Donezteben larunbatean. Agur kontzienteei buruz ariko dira, dolua manera batean baino gehiagotan bizitzea tokatzen delako: gaixotasunagatik, jubilazioagatik, zahartzeagatik, heriotzagatik... 'Doluei aurre egiten' izena paratuko diote solasaldiari eta  Neli Yanci izanen da hizlaria. Herrigunean izanen da 10:00etan eta sarrera debalde izanen da.

Doneztebeko Herrigunea, Malerreka Doneztebe
Iturengo Herriko Etxea, Ituren
Iturengo Herriko Etxea, Ituren
Malerreka Donamaria