Egitarau zabalarekin dator aurten ere Donamaria-Gazteluko Kulturaldia

  Kultura  Malerreka  Donamaria

Egitarau zabalarekin dator aurten ere  Donamaria-Gazteluko Kulturaldia

Maiatzaren 13tik 17ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Aurten ere egitarau zabalarekin dator Donamaria-Gazteluko Kultur Taldeak, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin antolatutako Kulturaldia. Asteazkeneko Batukada amateur erakustaldiarekin hasi eta igandean Donamariako Jauregian eskainiko den antzerki saioarekin akituko da.

14 ahari aurkeztu dira Doneztebeko Udaberriko feriako lehiaketara

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

14 ahari aurkeztu dira Doneztebeko Udaberriko feriako lehiaketara

Lehenbiziko sariak Donamariko Zabaltenera eta Oizko Agortenekobordara joan dira

Doneztebeko Udaberriko feria bederatzigarren aldiz ospatu da ortziralean, maiatzaren 18an, Doneztebeko Udalak, Nafarroako Gobernuaren eta Cederna-Garalur eta Doneztebarrak elkartearen laguntzaz antolatua. 14 ahari aurkeztu ziren lehiaketara, joan den urtean baino 8 guttiago, baina aitzineko edizioetako kopuru beretsua.

Bazkide Eguna ospatu dute maiatzaren 2an Labaienen

  Gizartea  Malerreka  Beintza-Labaien

Bazkide Eguna ospatu dute maiatzaren 2an Labaienen

Herritarren arteko aizkora desafionan Maizeneko bordako Xabier Mindegia eta Boroseneko Pello Telletxea garaile

Aurten ere ospatu dute Labainen bazkide eguna maiatzaren 2an.  Eguerdian eta ohiturari eutsiz, herritarren arteko aizkora lehiaketa jokatu zen. Zortzi enbor zituzten aurrez aurre hiru bikoteek. Batetik, Dolareko Jesus eta Miguel Anjel anaiak, bestetik  Arretxeko Jon Telletxea eta Otxoneko Jazinto Etxekolanea, eta azkenik garaile suertatu zirenak, Maizeneko bordako Xabier Mindegia eta Boroseneko Pello Telletxea.


          

Anaitasunako eskubaloi jokalariak Malerrekara bixitan etorri dira

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Anaitasunako eskubaloi jokalariak Malerrekara bixitan etorri dira

Apirilaren 30ean Elgorriagako bainuetxean eta Errekako jokalariekin izan dira

Datorren denboraldian Europan jokatzea hagitz hurbil du Iruñeko Anaitasuna taldeak. Ibai Meoki doneztebarra ere bertan ari da eta auniztan joaten dira Errekako zaleak Anaitasuna ere animatzera. 

Joxe Ezkurraren omenezko txapelketako kategoria ttikienetako finalerdi gehienak ere jokatu dituzte

  Kirola  Malerreka

Igandean Sunbillan eta Lesakan jokatu dire gehienak eta ortzegunean Donezteben jokatuko dute 2001eko haurrena

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Erreka elkarteak 25. aldiz antolatutako eskuz banakako txapelketaren finalak Doneztebeko San Pedro besten barrenean jokatuko dira, baina dagoeneko finalista gehienak zein izanen diren jakina da. Igandean jokatu zituzten kategoria ttikienetako finalerdi gehienak Sunbillan eta Lesakan.

Josetxo Ezkurraren omenezko txapelketako senior mailako finalistak erabakiak

  Kirola  Malerreka

Oberenako Asier Ansa eta Antiguoko Joseba Baez izanen dira finalean

Josetxo Ezkurraren omenez antolatutako 25. eskuz banakako txapelketako finalerdiak jokatu dituzte apirilaren 23an Doneztebeko udal pilotalekuan.

ELAren ikerketaren alde busti da Doneztebarrak elkartea ere

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

ELAren ikerketaren alde busti da Doneztebarrak elkartea ere

Gazte Burrunbari, Doneztebeko Ehiztari elkarteari eta Sunbiteri luzatu diote orain erronka

Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu Elkartea ere ELA gaixotasunaren ikerketaren alde busti zen apirilaren 22an, asteazken arratsaldean Aparaneko parkean.

Alfredo Zugarramurdi izanen da PSNren alkategaia Donezteben

 Malerreka  Doneztebe

Alfredo Zugarramurdi izanen da PSNren alkategaia Donezteben

Eskualdean Donezteben baino ez du aurkeztu PSNk hautagaitza eta hori Donezteben izan da, Alfredo Zugarramurdi buru duela

Bertze bi domina eskuratu dituzte Errekako judokek Nafarroako Txapelketan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Bertze bi domina eskuratu dituzte Errekako judokek Nafarroako Txapelketan

Joseba Bengoetxea Sapuppok eta Cristina Aranbel Fernandez doneztebarrek hirugarren postuak eskuratu dituzte asteburuan.

Ehun soinulari baino gehiago bildu dira Doneztebeko Topaketan

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Ehun soinulari baino gehiago bildu dira Doneztebeko Topaketan

Goizeko kalejira eta argazkiaren ondotik Santamarian bazkaldu zuten

Nafarroako Soinularien Topaketa egin dute igande honetan, apirilaren 19an, Donezteben. Ehun akordeolari baino gehiago elkartu ziren eta bi ordu eta erdiko kalejira dotorea eskaini ondotik, taldeko argazkia atera eta Santamarian bapo bazkaldu zuten.

Berrikuntzari eta teknologia berriei buruzko jardunaldia antolatu du Cedernak Nafarroako Mendialdean

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Lehenbiziko saioa Donezteben eginen dute apirilaren 28an

Cederna Garalur Elkarteak, "Cybersudoe'Innov" proiektu europarraren barnean, bortz sentsibilizazio-jardunaldi programatu ditu enpresentzat, teknologia berrien bitartez enpresa-sektorean berrikuntzaren ikuspuntu berri bat emate aldera.

Josetxo Ezkurraren omenezko pilota txapelketako bosgarren jardunaldia igandean jokatu dute

  Kirola  Malerreka

Kategoria ezberdinetako partidak jokatu dituzte Legasan, Iruritan, Sunbillan, Lesakan eta Donezteben

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz binakako pilota txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu da igandean. Benjamin, alebin, infantil, kadete eta senior mailako pilotariak aritu dira, bakoitzak bere jaiotza urtearen arabera, Legasa, Irurita, Sunbilla, Lesaka eta Doneztebeko pilotalekuetan. 

Dementzia duten pertsonentzako musikoterapia saioa apirilaren 16an Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Ortzegun arratsaldeko 5etatik 7etara Mankomunitateko egoitzan

Afan (Nafarroako Alzheimer Gaixoen Familietako Elkartea) eta Malerrekako Osasun Etxeak antolatuta dementzia duten pertsonentzako musikoterapia saioa eginen da apirilaren 16an. Ortzegun arratsaldeko 5etatik 7etara burutuko da Mankomunitateko egoitzan. Interesatuek 948410299 edo 948275252 telefonora deitu behar dute.

Gimnasiaren besta ospatu du Arkupeak elkarteak Donezteben

Gimnasiaren besta ospatu du Arkupeak elkarteak Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

44 kirolari aritu ziren apirilaren 9an kiroldegian

Arkupeak elkarteak urtero antolatzen duen Gimnasia Bestak 44 kirolari bildu zituen apirilaren 9an Doneztebeko kiroldegian. Denek, yoga ariketak egin zituzten Patxi Chocarro irakaslearekin batera. Denera, elkarteko 128 bazkide bildu ziren Donezteben. 

Malerrekako herri eskolen V Joku topaketan ELAren ikerketaren alde konfetiekin busti dira

  Gizartea  Malerreka  Sunbilla

Malerrekako herri eskolen V Joku topaketan ELAren ikerketaren alde konfetiekin busti dira

Aurten ere Sunbilla, Ituren, Narbarte, Legasa,Saldias eta Beintza Labaiengo eskolak berain urteroko festa ospatu dute

Martxoaren 31n Sunbillan Malerrekako herri eskolen V Joku topaketa edizioa ospatu zen. Goiz goizetik zonaldeko sei herri eskoletako 215 ikasle eta 30 irakasle Sunbillako frontoian elkartu ziren. Urtero bezala topaketako bertsoarekin hasiera eman zen jaialdiari. Ondoren, adinka taldekatu eta goiz osoan hiru tailer desberdin egin zituzten.

Gaztain ximalen ohitura berritu dute Labaienen Ostegun Santuan

Gaztain ximalen ohitura berritu dute Labaienen Ostegun Santuan

  Gizartea  Malerreka  Beintza-Labaien

Gaur egun goxokiak biltzen dituzte gehien bat haurrek

Ez dakigu noizkoa den ohitura hau, baina urtez urte mantentzen da ilusioz Beintzako haur eta gaztetxoen artean.
Ostegun santuan etxez etxe jasotzen dituzte hainbat goxoki. Garai batean, abestiak esaten duen bezala, gaztainak biltzen ziren.



Martxoan ere erremontelari onena izan da Koteto Ezkurra

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Martxoan ere erremontelari onena izan da Koteto Ezkurra

Partida guztiak irabazi ditu eta hamar daramazki segidan

Oriamendi 2010 enpresak jakinarazitako ranking-aren arabera, Koteto Ezkurra izan da martxoko erremontelari onena, hilabete horretan jokatu dituen partida guztiak irabazi baititu eta hortaz, gehienez lor zitzakeen 40 puntuak lortu ditu. Bigarren gaztaroan dago doneztebarra eta hamar partida daramazki segidan irabaziz, bata bertzearen ondotik. Otsailean ere Koteto izan zen onena.

Argazki eta kontakizun lehiaketa antolatu dute bigarren urtez Malerrekan

  Kultura  Malerreka

Apirilaren 24an izanen da lanak aurkezteko azken eguna

Haur eta gaztetxoek Malerrekan dauden ikastetxeen bidez parte hartu ahalko dute lehiaketa honetan: Malerrekako leihotik begira. Zuk zeuk nola ikusten duzu? izanen da gaia.  Aurkeztuko diren lan guztiek irudi bat (argazkia, marrazkia) eta testu bat izan behar dute halabeharrez (gutxienez 8 lerro eta gehienez 12, letraren tamainakoa 12koa izanda). 

Lau domina lortu dituzte Errekako kirolariek alebin mailako Nafarroako Judo Txapelketan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Lau domina lortu dituzte Errekako kirolariek alebin mailako Nafarroako Judo Txapelketan

Jokin Oteizak lehen postua lortu du, Eñaut Setoainek hirugarren postua eta Aritz Zulaika eta Saioa Atxalandabasok bigarren postua

Mutilen kategorian, 34 kiloz beheitikoen kategorian Jokin Oteiza Ollok lehenbiziko postua lortu du, 38 kiloz beheitikoetan Eñaut Setoain Gartxitorena hirugarren izan da eta 52 kiloz beheitiko mailan Ariz Zulaika Irigoien bigarren. Nesketan, berriz, Saioa Atxalandabaso Iribarren doneztebarrak bigarren postua eskuratu du 34 kiloz beheitiko kategorian.

Nafarroako Akordeolarien Topaketa apirilaren 19an eginen da Donezteben

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Nafarroako Akordeolarien Topaketa apirilaren 19an eginen da Donezteben

Bazkarirako izena martxoaren 31 baino lehen  eman behar da

Nafarroako Akordeolarien aurtengo Topaketa apirilaren 19an (igandea) Donezteben ospatuko da. Egitarauari dagokionez, 11:30ean Kalejira eginen dute herriko karriketan eta 14:00 bazkaria Santamaria jatetxean. Bazkarirako izena martxoaren 31 baino lehen eman behar da izena eta 25 euro kostako da.

 

Nabarmenak

Zorion agurrak