Poliki joan da inaute eguna Saldiasen ere

Markel Lizasoain 2017ko ots. 28a, 15:50
Muñoa eta Lizarralde bertsolariak kantari, inauterietako karrika-errondan. Argazkia: Maite Otxantrenekoa

Carolinak eta Ibanek irabazi dute musean otsailaren 25ean

Larunbateko inaute eguna mus txapelketarekin hasi zuten Saldiasen. 10:30etan elkartzeko esana zen, eta haurrak eta gazteak han ziren ordurako berantetsirik. Pixkan-pixkan jendea azaldu zen, baita Lizarralde eta Muñoa bertsolariak ere, solasaren jokorako ez ezik karta jokorako ere etorriak. 

 

Trofeoak Tantada iturgintzak banatu zizkien Carolina eta Iban bikoteari. Geroxeago, bazkaltzera jarri zen jendea, eta maiz ez elkartuagatik giro franko goxoa harrapatu zuten janzaleek. Ustekabeko enkontru zaharrak ere izan ziren mahaiaren bueltan. Eta kafearen ordurako, jendea ongi horniturik, zuzen azaldu ziren Oihana trikitilariak. Bertso eta kantu artean 17:00 aldera arte aritu ondotik, karrika errondara zutitu ziren denak. Ilunabar arte ibili ziren desfilean atariz atari bakoitza bere rolean sarturik. Afalordurako ostatua betea zen, eta jaten hasi aurretik disfrazik onena aukeratu zuten bertsolariek. Afalondoko saioan, berriz, sorpresa txiki bat ere izan zen, Ugaitzek bertso egoki pare bat bota baitzuen egunari errepasoa emateko.

Herri guziak borondate ona azaldu du, eta denari eskerrak atera dira kontuak zuzen..

Erlazionatuak

Saldiasko inauteriak 2017

Ttipi-Ttapa 2017 ots 28 Malerreka   Saldias

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun