Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 23a, 08:38
Xabierrera hurbiltzeko eta Xabierretik bueltatzeko autobusa eskainiko du Errekak

Martxoaren 11n joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko 

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 11n, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

 

Ondoren, etxera itzultzeko autobusa Xabierren egonen da. Titi ostatuan apuntatu behar da edo 948 450271 telefonora deituz: bazkideek 20 euro ordainduko dute eta ez direnek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun