Egun beteko inauteak heldu dira Saldiasen otsailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 23a, 07:36
Aurtengoa lehen aldiz bertsolarien laguntza izanen dute Saldiasko mozorroek karrika errondan.

Bertsolariekin eginen dute karrika erronda lehen aldiz 

Egun osoko inauteak prestatu dituzte aurten, eta denentzat izanen da dibertsioa. Hondarreko urteetan utzixeak egondu dira, eta baserrietako buelta ere atzen­duxea dago, baina gazteak gogotsu heldu dira, eta aurrekoen lekukoa hartu nahi dute, herriari bixigarria emateko. Berritasun batzuk ere badira. Era­tsunen urteroko ohitura badute ere, Saldiasen berritasuna da ber­tsolariekin egitea karrika erronda. Soinularirik ere ez da faltako! Erronda, jakina, majo bazkaldu ondoren izanen da, eta iluntzean, berriz, afaria.

 

Mus eta mozorro sariketak

Goizean, mus jokoa eginen dute ostatuan, 10:30etan. Bakoitzak 5 eurorena paratu eta bil­tzen dena bikote finalistarentzat izanen da trofeoarekin batera. Aurtengo beste berritasuna, jendea gehiago animatu aldera, mozorro lehiarena da: mozorrorik hoberenak afariaren ordainak irabaziko ditu; erronda akitu eta afalaurrean kantatuko dute bertsolariek saria norentzat den. Hona hemen programa:

• 10:30etan mus txapelketa.

• Bazkaria.

• Karrika erronda.

• Mozorro politenaren saria.

• Afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun