erran.eus

1960. hamarkadako inauteriak ikusteko aukera izan dute Zubietan

  Kultura  Malerreka  Zubieta

Euskal kulturari buruzko 'Basker' suediar dokumentalak liburuan eta DVD-an aurkeztu ditu Argibel Eubak

Argibel Euba ikerlariaren hitzaldia izan zen otsailaren 4an Zubietako eskolan. 100 lagun inguru elkartu ziren eta oso aurpezpen polita izan zen, 1960. hamarkadan Euskal Herriko kulturari buruz Dan Grenholm eta Lennart Olson suediarrek grabatutako 'Basker' dokumentalen inguruan. Adin guztietako jendea izan zen bertan. Proiektuaren nondik norakoa aurkeztu ondoren, bi filma eskaini ziren eta horietako batean, garai hartako Zubietako inauteriak ere ageri ziren. Hunkigarria irudietan azaltzen ziren batzuk bertan izatea. Zubietarrak aski gustura egon ziren, eta bertakoentzako, inauteriei eta joaldunei buruz inoiz ikusi zituzten irudi zaharrenak ikusteko aukera izan zuten. Liburua nahiz DVD-a salgai daude. Horretarako, datorren astean egin beharko da eskaera Zubietako udaletxean.

1960. hamarkadako inauteriak ikusteko aukera izan dute Zubietan
Argibel Eubak 1960. hamarkadan suediarrek egindako dokumentalak aurkeztu zituen Zubietan. Argazkia: Izaskun Zubialde | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa