Euskal Herriko Duatloi zirkuituan beterano onena izan da Santi San Miguel doneztebarra

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 2a, 12:21
Parte hartu duten sei probetatik hirutan beterano mailan irabazle izan da Santi San Miguel.

Euskadiko Triatloi Federazioaren saria jaso zuen urtarrilaren 28an Itziarren 

Euskadiko Triatloi Federazioak 2016ko Euskal Herriko Triatloi eta Duatloi zirkuituko sariak banatu zituen urtarrilaren 28an Itziarren egindako galan. Duatloiari dagokionez, Erreka Tri taldeko Santi San Migel doneztebarrak eskuratu zuen beterano onenaren saria.

 

Euskal Herri osoan antolatzen diren hamar probek osatzen dute zirkuitua eta horietako sei marka onenak hartzen dira kontuan sailkapena osatzerakoan.

Santi Miguelek sei probatan parte hartu zuen, Sopelan, Basaurin, Oñatin, Durangon, Azkoitian eta Valtierran eta horietatik hiru irabazi zituen beterano kategorian, bertze bitan bigarren izan zen eta bertze batean hirugarren. Emaitza horiei esker irabazi du zirkuitua beterano mailan eta maila absolutuan ere laugarren izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun