erran.eus

Erremonteko Master txapelketa ere irabazi du Urrizak

  Kirola  Malerreka  Saldias

Final lehiatuan 30-24 irabazi zion Endika Urrutia saldiastarrari

Buruz buruko Master txapelketa hirugarren aldiz irabazi du Javier Urrizak. Urtarrilaren 7an jokatutako final lehiatuan 30-24 irabazi zion Endika Urrutia saldiastarrari. Astebete lehenago Eguberriko txapelketa ere irabazi zion Iruñekoak Xanti Uterga doneztebarrari.

Erremonteko Master txapelketa ere irabazi du Urrizak
Urriza txapeldun eta Endika azpitxapeldun, Master txapelketaren finalean. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Larunbateko finala bikaina izan zen eta Urrizak barnean daukan guztia atera behar izan zuen Endika menpean hartzeko. Saldiaskoari suerteak ere bizkarra eman zion zenbait tantutan, gainerakoan txapela ere eramateko aukerak izan baitzituen. Seinako berdinketaren ondotik, aitzinetik jarri zen Endika (8-12, 9-13). Dena den Urrizak hamahiruna berdindu eta partida orekatua joan zen, 21na bitarte. Urrizak 26-22an aldea hartu zuen eta alde horri eustea lortu zuen. Alderik handiena azken tantuan lortu zuen, 30-24.

Halere, aipatzekoa da Endikak 19 tanto egin zituela piloteoan eta 2 sakez. Zazpi pilota galdu zituen. Txapeldunak, berriz, 17 tanto egin zituen piloteoan, sei sakearekin eta hiru pilota galdu zituen.

Master txapelketako finalerdietan, Urrizak 30-22 irabazi zion Utergari eta Endikak 30-19 Ion-i.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa