Urriruko besta azaroan ospatu dute aurten Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 14a, 09:00
Giro ederrean afaldu zuten Beintza-Labaiengo Urriruko bestan.

Beste urtetan baino beranduago ospatu dute Beintza-Labaiengo herritarrek aurten urriroko besta, azaroaren 12an hain zuzen ere.  

 

Afaldu aurretik, falta ezin den herri kirol erakustaldia izan zen, aizkora lehia bikoteka, hain zuzen ere. Zortzi enbor moztu zituzten bikote bakoitzak. Pello Telletxea eta Jon Telletxea (garaileak), Jesus Etxeberria eta Manolo Kañamares,  eta azkenik Jazinto Etxekonanea eta Oier Kañamares.

Afaria,  sagardotegiko menuaz osaturik egon zen (bakailu tortilla, txuleta, gazta menbriloarekin eta kafea), eta nola ez, aukera izan zen barrikotetik ere sagardoa edateko.

Afalondoa girotzeko, musikariak aritu ziren kantuan, hainbat doinu ezberdinekin: rantxerak, euskal kantua…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun