Ernadi Rock egunaren balorazio ona egin du Malerrekako Gazte Asanbladak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko aza. 10a, 11:30
Giro ederra izan zen larunbatean Donamarian, Ernadi Rock jaialdiaren inguruan.

Eskualdeko gazteak bildu ziren Donamarian azaroaren 5ean 

Malerrekako Gazte Asanbladak Ernadi Rock eguna ospatu zuen azaroaren 5ean. Larunbatean, egun guztian ekimen ezberdinak izan zituzten Donamarian eta jende andana hurbil zen bertara: Xomorro taldearen ikuskizuna, gazte asanbladen arteko mahaingurua, bazkari eta jokoak, kontzertuak… 

 

Alde honetatik, Malerrekako Gazte Asanbladatik eskerrak eman nahi dizkiete antolakuntzan lagundu zieten guztiei, «Donamariako herriari, hau posible egin zuten guztiei eta bertaratu zirenei». Bertze aldetik, adierazi nahi dute «gure jarduna ez dela hemen amaitzen, gaupasa batekin soilik ez baita Malerrekako gazteen errealitatea konpontzen». Gazte asanbladak lanean segituko du, eta dei egin nahi dei bai gazte guztiei baita bertze edozein pertsonei ere alternatiba elkarlanean eraikitzeko.

Bukatzeko, boleto saridunen zenbakiak ere jakinarazi dituzte: Lehen saria 3.132 zenbakiari egokitu zaio eta bigarren saria 230 zenbakiari. Saria biltzeko jarri asanbladako norbaitekin kontaktuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun