Zortzigarren urtez jaialdia eskainiko dute Sunbillako dantzariek urriaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 29a, 08:43
Ttikienetatik hasi eta haundiak bitarte, Sunbillako dantzariek urteko jaialdia eskainiko dute larunbatean.

Larunbatean Malerreka kantuz jaialdia eta Mendaur trikitixa-pandero eskolakoen emanaldia ere Sunbillan izanen dira

Zortzigarren urtez ospatuko da Sunbillako Dantza Jaialdia. Hau urriaren 1ean izanen da frontoian, larunbat arratsaldeko 7:30ean hasita. Ohikoa denez, ttikienetatik hasi eta helduak bitarte, dantza saio ikusgarria eskainiko dute.

 

Horrez gain aipatuko dugu egun ederra izanen dela Sunbillan urriaren 1ekoa. Larunbat eguerdian, Malerreka kantuz ibiliko da herrian barna. Ondoren luntxa eskainiko dute Ulibeltzak elkartean eta arratsaldeko 5etan, berriz Mendaur Trikitixa-Pandero eskolakoek emanaldia eskainiko dute herrian barna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun