Herrietako bestetako kontuak

Urrozko San Migel bestak irailaren 28tik urriaren 2ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 28a, 07:48
Ortzirale goizean haur jokoak izanen dituzte Urrozen.

Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariek girotuko dute ortziraleko herri bazkaria

Irailaren 28an hasita, bortz egunez luzatuko dira Sanmigel bestak. Musika, bazkari eta afariak, dantzariak, herri kirolak... izanen dira aurtengo egitarauan.  

 

ASTEAZKENA, IRAILAK 28

• 18:00 Puzgarriak.

• 21:00 Zopak Herriko Ostatuan.

• 00:00 Salaberrirekin dantzaldia.

 

ORTZEGUNA, IRAILAK 29

SAN MIGEL EGUNA

• 10:30 Mus txapelketaren hasiera.

• 11:00 Meza nagusia.

• 12:00 Herriko dantzarien emanaldia. Ondoren, luntxa Herriko Ostatuan.

• 17:00 Gorriti eta bere animaliak.

• 20:30 Tortilla eta pos­tre lehiaketa. Segidan, bingoa.

• 20:00-22:00 Agerralderekin dantzaldia.

• 23:00-01:00 Agerralderekin dantzaldia.

• Goiz eta arratsaldez haur eta gaztetxoen­tzat puzgarriak.

 

ORTZIRALEA, IRAILAK 30

• 10:00 Mus finala.

•10:30 Haur jokoak.

• 14:00 Herri bazkaria: Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin. Arratsaldean, musika Salaberri soinulariarekin.

• 00:00-05:00 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin.

 

LARUNBATA, URRIAK 1

• 12:00 Aizkora apustua: Migeltxo Mindegia eta Iker Vicente, Erasun eta Kañamaresen aurka.

• 17:30 Doneztebeko dantzariak.

• 21:00 Gazteen afaria. Arratsaldez eta gauez Dj Endara.

• Goiz eta arratsaldez puzgarriak.

 

IGANDEA, URRIAK 2

• Herria denen artean garbitu eta txukun txukun utziko dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun