Bidasoko Trenbidearen Mendeurreneko erakusketa Sunbillan ikusgai

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 27a, 10:59
Sunbillako Herriko Etxearen hirugarren solairuan egonen da ikusgai erakusketa.

Irailaren 27tik urriaren 11ra, Herriko Etxearen hirugaren solairuan 

Lesakan abiatu eta Etxalar, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Bera eta Igantziko geltokietan geldialdiak egin ondotik, Bidasoko Trenbidearen mendeurrenaren inguruan antolatu den erakusketa  Sunbillako udaletxean ikusgai izanen da, irailaren 27tik urriaren 11ra. Herriko Etxearen hirugarren solairuan, astegunez 08:00etatik 15:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara egonen da ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun