Denboraldi berriari ekiteko bilera deitu du Errekako Emakume Korrikalari Taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 27a, 08:01
EKTko emakumeak Doneztebeko krosean helmugaratzen.

Irailaren 29an, ortzegun arratseko 8etan eginen dute Doneztebeko elkartearen egoitzan 

2013ko urrian hasi zen lanean Errekako Emakume Korrikalari Taldea (EKT), atletismoa praktikatuz emakumeek kirolean gero eta gehiago parte hartzeko helburuarekin. Hiru denboraldi hauetan Doneztebeko San Silbestre lasterketan, Leitzako Krosean, Donostiako Lilatoian, Doneztebeko Krosean eta bertze hainbat lasterketetan parte hartu dute Errekako emakume korrikalariek. Orain, sasoi berriari ekiteko bilera deitu dute irailaren 29an, ortzegun arratseko 8etan Erreka elkartearen egoitzan. Informazio bilera idekia izanen da eta hortaz, gaur egun korrikan ari diren emakumeak eta korrikan hasi nahi dutenak gonbidatuak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun