Lau bikotek parte hartu dute Doneztebeko IV. Laxoa Torneoan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 29a, 09:09
Doneztebeko Laxoa Torneoan parte hartu dutenak.

Emilio Zabala, Ramontxo Etxebeste, Eloy Garcia eta Unai Sapuppo izan ziren garaile joan den larunbatean jokatutako txapelketan. 7-5 irabazi zieten Jabiertxo Almandoz, Xabier Ibarrola, Jabier Bertiz eta Iban Santestebani.

Parte hartu zuten bertze taldeak hauek izan ziren: Josu Juanena, Lander Erkizia, Koldo Legarra eta Julen Larretxea talde batean aritu ziren, eta Felipe Ganboa, Txutxin Zabala, Santi San Miguel eta Jose Mª Antzizar bertze talde batean.

Torneoaren ondotik, Xanti Uterga Doneztebeko alkateak, lehenbiziko partidan xaxari eta epaile gisa aritu zenak, sariak banatu zituen: zerrikume bat eta txanpaina irabazleendako eta gazta eta ardoa bigarren taldekideentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun