Emakumeenganako indarkeriaren kontrako tailerra egin dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 9a, 12:35
Hainbat lagunek parte hartu zuten Zubietan egindako tailerrean. Argazkia: Izaskun Zubialde

Abuztuaren 8an eskaini du Oihane Calderónek eta datorren igandean Sunbillan eginen dute

Azaroan Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuaren barnean dagoen Prebentzio Batzordeak, emakumeenganako indarkeriaren aurkako kanpaina bat martxan jarri zuen. Honela, udalerriek denek batera aurrera eramateko kanpaina bat sortzea erabaki zuten. Hala nola, udaletxeko balkoietan esku moreak dituzten kartelak eskegiz. Udako berriz, tailer bat martxan jartzea erabaki zen, abuztuaren 8an Zubietan egin zena. Oihane Calderón izan zen tailerra aurrera eraman zuena eta materiala, berriz, Nafarroako Gobernuko INAI Nafarroako Berdintasunerako Institutuarena da.

 

Tailerra 14 urtetik gorakoentzako zegoen zuzenduta eta bi orduko iraupena izan zuen. Tailerraren bukaeran Oihane Calderónek oso balorazio positiboa egin zuen eta gaztetxoagoentzako materiala egokitu beharra ere ikusi zen.

Datorren igandean, abuztuaren 14an, Sunbillako besten barnean, arratsaldeko 6etan eginen dute tailer bera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun