Leurtzako urtegian ezin da ur-ontzirik sartu

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 26a, 11:29
Leurtzako urtegia zaintzeko zenbait neurri hartu dituzte Urroz eta Beintza-Labaiengo udalek.

Beintza-Labaien eta Urrozko udalek hainbat jarduera debekatu eta murrizten dituen araudia onartu dute

Beintza-Labaien eta Urrozko udalek onartu duten araudiaren arabera, ezin izanen da Leurtzako urtegian kirolerako ur-ontzirik edo gisako tresnarik sartu. Neurri hau, zebra-muskuilua bezalako kanpoko izurrite-espezieak edo ekosistema kaltetu dezaketen bertze batzuk ez ugaritzeko hartu dute. 

 

Kontserbazioari dagozkion bertze hamar jarduera eta zirkulazioari dagozkion bertze hiru ere debekatzen ditu araudiak. Leurtzako natur eremuan gerta daitezkeen ezbeharrak ez dituzte bere gain hartuko, bereziki enbaltsean bainatzeari lotutakoak. Jarduera hau egitea ez dute aholkatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun