Doneztebek hirugarren aldiz irabazi du Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko uzt. 4a, 08:14
Txapeldun eta txapeldunordeak, larunbatean Labriten.

Uztailaren 2an Labriten jokatutako finalean lau partidetatik hiru irabazi zizkion Iruñeari

2011 eta 2012 urteetan bezala, aurten ere Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa irabazi du Doneztebek. Orduan bezala, Iruña izan du arerio eta uztailaren 2an Labriten jokatutako finalean, lau partidetatik hiru irabazi zituzten doneztebarrek.

Alebinetan, Doneztebeko Xuban Illarregik eta Aitor Agestak 18 eta 3 irabazi zieten IruñekoLarrainzar eta Leizari.

Infantiletan galdu zuen partida bakarra Doneztebek. Patxi Loiartek eta Gaizka Agirrek 11 eta 18 galdu zuten Perez eta Cuairanen kontra.

Jubenilen partida suertatu zen ikusgarriena eta berdinduena. Azkenean, Doneztebeko Iker Salaberriak eta Jon Mariezkurrenak 22 eta 19 irabazi zieten Iruñeko Garcia eta Cordón-i.

Seniorretan, beraz, 10 tanto egitea aski zuten Joanes Bakaikoak eta Jon Gorritik txapela Doneztebera ekartzeko, baina faborito nagusiak izaki, 22 eta 5 irabazi zieten Mayans eta Iruritari. Honela, hirugarren garaipenarekin, txapela erraz lortu zuen Doneztebek.

Astebete lehenago Errekak Berria txapelketa irabazi zuela kontuan hartuz, eta Nafarroako Herriartekoa lortuta, orain Euskal Herriko Herriartekoa lortzea du helburu Doneztebek, urtea borobiltzeko.

Erlazionatuak

Patxi Ordoki-Erreka

Xorroxin irratia 2016 uzt 07 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun