Udako ludoteka martxan jarriko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 30a, 08:05

Uztailaren 5etik irailaren 6ra, astelehenetik ortziralera eskolako gimnasioan

Uztailaren 5ean hasita, eta bi hilabetez, irailaren 6ra arte, udako ludoteka izanen da Donezteben. Ludoteka  eskoletako gimnasioan astelehenetik ortziralera burutuko da.  Aurten berrikuntza batzuk ezarri dira umeen adinari dagokionez, 2007 eta 2013 bitartean jaiotako umeendako zerbitzua izanen baita. 

 

Prezioei dagokionez aipatu behar da uda osorako zerbitzua 160 eurokoa izanen dela eta 90 euro ordainduko dutela hilabete batez zerbitzua nahi dutenek. Prezio hauei hainbat deskontu egiten ahal zaizkie berezitasun batzuk betez gero: %25a familia unitate bereko 2. haurraren­tzat, %50a familia unitate bereko 3. haurrarentzat, %20a familia ugariarentzat (3. berezitasuna 1. eta 2. berezitasunarekin bateraezina da). Doneztebeko Udalak 12 plaza eskaini ditu eta bigarren taldea sortu ahal izateko bertze 12ko kopurua osatzeko ezinbertzeko baldintza izanen da.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun