Berria pilota txapelketa irabazi du lehen aldiz Errekak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko eka. 28a, 08:38
Bertze behin finalista izan zen, baina lehen aldiz lortu du Berria txapela Erreka taldeak.

Ekainaren 26an Hernanin jokatutako finalean Doneztebeko taldeak 2-1 irabazi zion Azpeitiako Ilunperi 

Doneztebeko Erreka elkarteak lehen aldiz Berria pilota txapelketa irabazi du. Ekainaren 26an Hernaniko udal pilotalekuan jokatutako finalean 2-1 irabazi zion Azpeitiko Ilunpe taldeari. Garaipen honekin, moral handia hartu dute Errekakoek larunbatean Labriten Iruñaren kontra jokatuko den Herriarteko pilota txapelketaren finalerako.

 

Ez zen ongi hasi finala Errekarentzat. Izan ere, kadete mailan, Telletxeak eta Apezetxeak 11-22 galdu zuten Iriarte eta Egigurenen kontra. Hortaz, ondoko bi partidak nahitaez irabazi behar zituen Errekak txapela janzteko eta horixe egin zuen, garbi gainera. Jubeniletan, Salaberria eta Mariezkurrenak 22-10 irabazi zieten Alberdi eta Odriozolari eta seniorretan ere, Joanes Bakaikoak eta Adur Lasak 22-9 irabazi zieten Etxaniz eta Uzkudun-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun