Ta Malerrekan ze? Frontenis txapelketaren finalak eta bertso afaria larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 27a, 09:54
Erlantz Urtasunek solasaldi interesgarria eskaini zuen ortziralean Doneztebeko Herriko Ostatuan.

Joan den ortziralean Nafarroako historiari buruzko solasaldia eskaini zuen Erlantz Urtasunek Doneztebeko Herriko Ostatuan

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatutako Ta Malerrekan ze? Jardunaldien baitan, frontenis txapelketa mistoaren finalak eta Ander Fuentes Itturri eta Ane Labakarekin bertso afaria izanen dira apirilaren 30ean Donamarian.

 

Donamariko Iratxo ostatuan eginen den bertso afarirako txartelak Doneztebeko Titi ostatuan eta Iratxo ostatuan bertan daude salgai, 18 eurotan. Menuari dagokionez, bertsoez gain, entsalada mista, oilasko errea eta postrea izanen da, kafea, kopa edo kubata barne. Izen emateko azken eguna apirilaren 29a, ortzirala izanen da eta 5 euroko fidantza eeskatuko da.

 

Apiril mugitua

Ta Malerrekan ze? izenburupean hainbat ekitaldi antolatu ditu Malerrekako Gazte Asanbladak hilabete honetan. Apirilaren 10ean Jakoba Errekondorekin Zubietan egindako baratze tailer praktikoaren ondotik, apirilaren 22an, ortziralean Erlantz Urtasun historialarekin Nafarroari buruzko historiaren kontakizuna, Nafarron liburu galduak ekimena (aurkezpen, solasaldia eta liburu erakusketa) egin zuten Doneztebeko Herriko ostatuan. Nafarroako azken bi mendeetako historiari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen Urtasunek, «euskaldunon benetako errealitatea, gerra zibila, emakumeak, II. Errepublika…».

Maiatza eta ekainerako ere ekitaldi gehiago eginen dituztela jakinarazi dute Malerrekako Gazte Asanbladatik, beraz, adi egon!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun