Zine emanaldietan lehenbizikoa igande honetan, Udalak antolatutako Amama filma izan zen. Apirilaren 17an Erreka guraso elkarteak eta DBHko 4. mailako ikasleek antolatutako emanaldia izanen da zineman, 16:30ean. Hotel Transilvania 2 filma eskainiko dute. Apirilaren 14an, ortzegunean 17,00etan Askin Haur Eskolan Lóczy, Una Escuela de Civilizacion dokumentalean oinarrituta haurren sozializazio baketsuaren inguruko hitzaldia burutuko da. Apirilaren 15an, Jon Abril beratarraren Neskatoak dokumentalaren emanaldia ortziralean 19:00etan Herriko Ostatuan.
Nazioarteko Liburuaren eguna ospatzeko ere hainbat ekitaldi antolatu dira: apirilaren 20an Miren Amurizaren eskutik Kapulana bat zintzilik ikusteko eta entzuteko aukera izanen dute DBHko ikasleek. Emamanaldi hau osatzeko, hilaren 18tik 24ra, Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzaz erakusketa ikusgai egonen da (Mozanbiken, Brasilen eta hainbat tokietan erakundeak egindako lana islatzeko). Apirilaren 21ean, goizean, Kontu eta Kantu emanaldia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat eta arratsaldean berriz, Bertsol-Haritza emanaldia, Lehen Hezkuntzako 3., 4. 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Hilabetea ongi bukatzeko apirilaren 28tik maiatzaren lehenera Pintxo Lehiaketa ospatuko da.