Xanti Utergak eta Joxe Etxeberriak irabazi dute Madrilgo San Isidro erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 19a, 07:26
Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria txapeldunak, antolatzaileekin eta eskuz txapeldun izan ziren Iriarte eta Lintzoainekin.

40-25 irabazi zioten lehen edizioko finalean Ezkurra II eta Barrenetxea IV.ari

Madrilgo Triángulo de Oro pilotalekuan lehen aldiz jokatu da egunotan San Isidro 2015 pilota txapelketa, eskuz nahiz erremontean, Madrilgo Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Remonte Fundazioak antolatuta. Erremonteko finalean, Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria III doneztebarrek irabazi zioten finalean Ezkurra II eta Barrenetxea IV.ari, 40-25.

Utergak eta Etxeberriak beraien beteraniaz baliatu ziren markagailuan agintzeko, nahiz eta partidaren erdira arte edo berdinduak ibili (25-23). Baina hortik aitzinera indartsu ibili ziren irabazleak eta 40-25eraino joan ziren. Uterga bikain akitu zituen aitzineko koadroetan eta Etxeberria bigarren (edo hirugarren) gaztaroan dabil eta frontoi laburrean bikain dabil aurten, Madrilgoa ez ezik, Iruñeko Alde Zaharreko torneoa ere irabazi baititu (orduan Zeberiorekin).

Erremontearen aitzinetik, eskuzko finalak ere jokatu zituzten. Iriarte eta Lintzoainek 22 eta 13 irabazi zieten Yoldi eta Etxamendiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun