XXV. Josetxo Ezkurra Memorialaren hamaika finalak jokatu zituzten maiatzaren 16an

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 18a, 10:10
Josetxo Ezkurra Memorialeko finalistak eta partehartzaile batzuk, antolatzaile eta sari emaileekin.

Final nagusian, Oberenako Asier Ansa 18-12 nagusitu zitzaion Antiguoko Joseba Baez-i

Normalean Doneztebeko San Pedro besten egitarauaren barnean izaten badira ere, aurten maiatzaren 16an jokatu dituzte Erreka elkarteak hogeiga bosgarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak. Larunbat goizeko 9etan hasita, hamaika kategorietako azken partidak jokatu zituzten eta jendetza handia bildu zen Doneztebeko udal pilotalekuan.

 

2006an jaiotako ume edo benjamin mailan, Urretxuko Oier Ibarluzea 18-11 irabazi zion Ilunpeko Unax Elosegiri.

2005ean jaiotako ume edo benjamin mailan, Lazkaoko Beñat Zubizarretak 18-6 irabazi zion Errekako Aitor Agesta zubietarrari.

2004ko kimu edo alebin mailan, Añorgako Unai Amianok 18-12 irabazi zion Orozkoko Arkaitz Eskuzari.

2003ko kimu edo alebin mailan, Ilunpeko Iker Egigurenek 18-15 irabazi zion San Miguel elkarteko Borja Berrueteri.

2002ko haur edo infantil mailan, Ilunpeko Unai Alberdik 18-13 irabzi zion Urretxuko Markel Garciari.

2001eko haur edo infantil mailan, Gasteizko Otxoa I.ak 18-16 irabazi zion Barberito I elkarteko Javier Bobadillari.

2000. urtean jaiotakoen kadete mailan, Oiarpeko Oroitz Seinek 18-9 irabazi zion Ilunpeko Gorka Iriarteri.

1999ko kadete mailan, Usurbilgo Aitor Arangurenek 18-3 irabazi zion Getariko Gorka Aristiri.

1998ko gazte edo jubenil mailan, Errekako Iker Salaberria goizuetarrak 18-13 irabazi zion Lazkaoko Iraitz Zubizarretari.

1997ko jubenil mailan, Oberenako bi pilotari izan ziren aurrez aurre eta Josu Iruritak 18-13 irabazi zion Javier Okiñenari.

Senior mailako final nagusian, azkenik, Oberenako Asier Ansak 18-12 irabazi zion Antiguoko Joseba Baez-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun