Anaitasunako eskubaloi jokalariak Malerrekara bixitan etorri dira

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 4a, 12:46
Anaitasuna eskubaloi taldekoak Errekako ttikiekin egon ziren joan den ortzegunean.

Apirilaren 30ean Elgorriagako bainuetxean eta Errekako jokalariekin izan dira

Datorren denboraldian Europan jokatzea hagitz hurbil du Iruñeko Anaitasuna taldeak. Ibai Meoki doneztebarra ere bertan ari da eta auniztan joaten dira Errekako zaleak Anaitasuna ere animatzera. 

Nolabait ere animo horiek eskertzeko, apirilaren 30ean, Malerreka bixitatu zuten Anaitasunako jokalariek. Elgorriagako Bainuetxera bisita egin zuten eta Doneztebeko kiroldegian izan ziren. Anaitasunako jokalari guztiekin egoteko, argazkiak ateratzeko, sinadurak eskatzeko... aukera ezin hobea izan zuten Errekako ttikiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun