Josetxo Ezkurraren omenezko txapelketako senior mailako finalistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 11:32

Oberenako Asier Ansa eta Antiguoko Joseba Baez izanen dira finalean

Josetxo Ezkurraren omenez antolatutako 25. eskuz banakako txapelketako finalerdiak jokatu dituzte apirilaren 23an Doneztebeko udal pilotalekuan.

Lehen partidan, Oberenako Asier Ansak 18 eta 12 irabazi zion Biltokiko Iker Taintari eta bigarrenean, Antiguoko Joseba Baez ek 18 eta 7 irabazi zion Oberenako Asier Lopez-i.

Hortaz, Ansa eta Baez izanen dira aurrez aurre Doneztebeko bestetan jokatuko den final nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun