Hauteskundeak 2015

Alfredo Zugarramurdi izanen da PSNren alkategaia Donezteben

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 22a, 11:28
PSNren Doneztebeko zerrendako kideak.

Eskualdean Donezteben baino ez du aurkeztu PSNk hautagaitza eta hori Donezteben izan da, Alfredo Zugarramurdi buru duela

Alfredo Zugarramurdi 67 urteko doneztebarra buru dela, PSNk zerrenda aurkeztu du heldu den maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako. Lehendik Doneztebeko Herriko Etxean aritua da, eta berekin batera, bertze udaletxetan lanean aritu direnek osatu dute taldea.

Zugarramurdiren arabera, «udal politikan, garai berria hasteko ordua da, Doneztebek behar duen aldaketa bultzatzeko helburuarekin». Horretarako, «ezinbertzekotzat» jo du «herritarren eskaerari erantzutea, Udalaren kudeaketan parte-hartze haundiagoa izan dezaten». PSNk «aldaketa horri erantzuten lehenbizikoa» izan nahi du, «Udal garden, parte-hartzaile eta eraginkorragoa izanen den Udalerako neurriak proposatuz».

Bortz eremuri eman die PSNk lehentasuna: «bideetako azpiegiturak hobetu, energia berriztagarriak ezarri, lanaren aldeko apustua, gizarte zerbitzuak mantendu eta hobetu eta herritarren partehartzea».

Hauxe da PSNren Doneztebeko zerrenda:

1-Alfredo Zugarramurdi Zozaia. (independientea)

2-Raquel Elorza Villa­nueva. (independientea)

3- Jose Jabier­ Juanikorena Juanikorena.

4- Alicia Agesta Etxekolena.(independientea)

5- Koldo Gartzia Izagirre.

6- Joseba Andoni Muro Konde.

7- Iker Berregi­ Mindegia. (independientea)

8- Alberto Zun­za­r­ren Bañares. (independientea)

9- German Gallego Galindo. (independientea)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun