Malerrekako herri eskolen V Joku topaketan ELAren ikerketaren alde konfetiekin busti dira

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 7a, 12:33
Sei herri eskoletako 215 ikasle eta 30 irakasle bildu ziren Sunbillan.

Aurten ere Sunbilla, Ituren, Narbarte, Legasa,Saldias eta Beintza Labaiengo eskolak berain urteroko festa ospatu dute

Martxoaren 31n Sunbillan Malerrekako herri eskolen V Joku topaketa edizioa ospatu zen. Goiz goizetik zonaldeko sei herri eskoletako 215 ikasle eta 30 irakasle Sunbillako frontoian elkartu ziren. Urtero bezala topaketako bertsoarekin hasiera eman zen jaialdiari. Ondoren, adinka taldekatu eta goiz osoan hiru tailer desberdin egin zituzten.

Martxoaren 31n Sunbillan Malerrekako herri eskolen V Joku topaketa edizioa ospatu zen.

Goiz goizetik zonaldeko sei herri eskoletako 215 ikasle eta 30 irakasle Sunbillako frontoian elkartu ziren. Urtero bezala topaketako bertsoarekin hasiera eman zen jaialdiari. Ondoren, adinka taldekatu eta goiz osoan hiru tailer desberdin egin zituzten. 

Haur hezkuntzakoek ongi esnatzeko, herri kirol jolasekin hasi ziren. Lehen Hezkuntzakoak,  berriz, talde batek plastika tailerrean orri-marka xelebre batzuk egiten berain trebezia eta sormena martxan jartzen zuten bitartean beste taldea oso arrakastatsua sortu zen narrasti eta anfibio tailerrean animali bitxi, beldurgarri...batzuk ikusi, ukitu eta beraietaz gauza aunitz ikasteko aukera izan zuten.  

Gosaldu ondoren, txikienak plastika eta narrasti tailerrean gozatzen zuten bitartean, handienak herri kirol saio dibertigarri bat egin zuten.

Goiza ekintzez bete betea izan zen baino honekin ez zen bukatu! Bazkaldu ondoren, frontoian Eriz Magoaren eskutik magia saio polita eta alaia izan zen.

 

ELAren ikerketaren alde konfetiz bustiak

Eguna bukatzeko eta sei eskolak elkarrekin zeudela aprobetxatuz, aurre egin zen Baztango eskola ttikitatik iritsitako ELAren aldeko bustialdiaren gonbiteari. Bustialdia berexia izan zen hasiera batean irakasleak bustitzea planteatu bazen ere, azkenean irakasle eta haurrak ekintzan parte hartzea erabaki baitzen.

Manifestu bat irakurriz hasi zen ekitaldia, ELA gaixotasuna sufritzen duten guztiei beraien eguneroko borrokarako indarra eman izan nahi zen eta bertzetik ekintza honen xedea ikerketarako dirua biltzea dela, ez dela ahaztu behar aldarrikatu zen. Horrela bustialdiaren aitzinetik kutxa bat pasatu zen nahi zuten irakasle eta gurasoek parte hartzeko. Bildutako dirua  ADELA elkartera bidaliko da. Eta azkenean bustialdia konfetiekin egin zen.

Malerrekako herri eskoletako ordezkariek eskerrak eman dizkiete Sunbillako Udalari, urtero prest egoten baita behar den guztian laguntzeko eta berexiki udaletxeko langile den Juanjori, bere borondate onarengatik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun