Sekretario errebeldeak

Fernando ETXEBERRIA 2015ko mar. 5a, 17:18

Udal artxibategian begiratuz, udaletxeko bi sekretario errebelderen berri izan dugu eta horien berri zehatzagoa hurrengo alean emanen dugu.  Martin Joaquin Goñi Uskarreskoa zen izatez eta sekretario lanean aritu zen 1900. urtetik 1909ra. Juan Madoz Sartagudakoa zen, baina Erriberakoa izanagatik euskal hiztuna zen eta lanpostua lortzeko baldin­tza hori betetzen zuenez, 1928an ailegatu zen Ezkurrara. Organujolea ere bazen. Biak soldata eta lanpostua ken­tzearekin zigortu zituzten, baina lehenbizikoak epaiketa irabazi zuen. Hurrengo alean ezagutuko duzue istorioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun