Lami Putzo ingurura ailegatzea errazagoa da orain

Fernando ETXEBERRIA 2015ko mar. 5a, 17:16
Lami Putzoko ur-jauzi ikusgarria. Fernando ETXEBERRIA

Aldapa jeisteko burniak eta kablea jarri ditu Julian Azpirozek

Titok eta Julianek egindako lanari esker, gure inguruko paraje gorde eta interesgarrienetako bat bisitatu daiteke gaur egun. Eratsungo dermioan dago Lami Putzo eta argazkian somatzen denez, bertara ailegatzea zaila eta arriskutsua suertatzen ahal da, baina duela mende bat arte, bazegoen bi­dexka estu bat, denborarekin galdu zena. 

Natura maite zuen herriko maisu batek tokia erakutsi zien bere ikasleei eta horrela ezagutu zuten beste bizilagunek ere. Julian Azpirozek, lekua eta ur-jauzia bixitatzea interesga­rria izan zitekeela ikusita, la­rrak eta sasiak kendu zituen eta, aldi berean, irisgarritasuna hobetzeko burni batzuk eta kablea jarri zituen. Hala ere, tentuz ibili behar da aldapa jeis­teko eta kableari ongi heldu. Baina arrisku punttu ho­rrek merezi du, inguru zoraga­rria eta ikusgarria baita.

Izenari dagokionez, inguruko lamiak putzura joaten omen  ziren, urrezko orraziekin bere ile luzea orraztu ondotik bainua hartzera. Zulo Putzo izenarekin ere ezaguna, inguruko kobazulo batean bizi omen zirelako lamiak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun