Arkupeak elkartearen urteko besta

Maider PETRIRENA 2015ko mar. 5a, 16:31
Pako PASKUAL

Sunbillako Arkupeak elkartekoek beraien urteroko besta ospatu zuten otsailaren 22an Ariztigain kanpinean. Goizeko 11etan hasi zuten Mus txapelketarekin eguna eta ondoren bazkari eder batekin eman zioten segida. Musean 7 bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Francisco Errandonea eta Luis Manterola izan ziren (argazkian, Sunbillako Arkupeako lehendakaria den Juan Antonio Ibarrarekin), bigarrenak Jose Antonio Apeztegia eta Miguel Anzizar, hirugarrenak Juan Pedro Bertiz eta Jose Miguel Zelaieta eta laugarrenak Santiago Arozamena eta Jose Mª Arretxea izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun