Kantuz aritzeko aukera datozen bi larunbatetan

Maider PETRIRENA 2015ko mar. 5a, 16:29

Malerreka kantuz eta Kantu Zaharren Egunean

Martxoaren 7an hirugarren aldiz Sunbillan eginen dute Malerreka kantuz, eguerdian hasita. Gero bazkaria izanen dute abeslari eta musikariek kanpinean.

Martxoaren 14an, berriz, eta laugarren urtez segidan, Ariztigain Kanpinean Kantu Zaharren Eguna antolatu dute. Bertan egun guztia kantuan pasatzeko aukera izanen da. Soinuan Santxotena izanen dugu, kantuan berriz Angel Mariezkurrena eta Aitor Ibarra. Animatu, txartelak salgai daude Ariztigain kanpinean: bazkaria, afaria eta liburua 48 eurotan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun