Xabierraldira joateko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 25a, 10:31

Martxoaren 14an izanen da ateraldia

Urtero bezala Xabierraldian parte hartzeko autobusa antolatu du aurten ere Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 14an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 18 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 15 euro bazkideentzat.

Irteera goizeko 4:45ean izanen da Beratik eta 5etan Donezteben izanen da, Iruñean geldituko delarik. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu eta zonaldera itzuliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun