Oriamendi 2010 enpresak antolatutako Erremontearen Gala burutu zen otsailaren 5ean Galarretan. Aurtengoan enpresako erremontelari guztiak omendu nahi izan dituzte, duten afizioaz gain, kantxan erakutsi duten ilusioa, kiroltasuna eta konpetibitatea eskertzeko Zuei esker erremontea bizirik zioen txapel bana jaso dute enpresaren eskutik.
A multzoko erremontelarien artean, Saldiasko Endika Urrutiak jaso zuen 2014 urteko erremontelari erregularrenaren saria, 80 partida jokatu eta 34,75 punturekin. B multzoko erremontelarien artean, berriz, Doneztebeko Patxi Olazar izan da erregularrena, 65 partidatan 34,63 puntu eskuratuta. Sari banaketa baino lehen, erremonte txapelketa azkarra jokatu zen eta Ezkurra eta Barrenetxea IV suertatu ziren txapeldun.