Giro ederra Beintza-Labaiengo inauterietan

Arantxa ITURRALDE 2015ko ots. 19a, 09:49
Arantxa ITURRALDE

Elurrari eta hotzari aurre eginez, igaro dira aurtengoan ere Bein­tza Labaiengo inauteriak. Otsailaren 6an, ortziralarekin eman zioten gazteek hasiera ostatuan afari batekin. Hurrengo egunean, herrian barrena ibili ziren etxez etxe puskak jasotzen kordionaren laguntzarekin. Aldi berean, haurrak eta gaztetxoak ere inauteriak ospatu zituzten Beintzako ostatuan bazkari eder batekin. Menua honakoa izan zen: fritoak, zopa, oilaskoa eta postrea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun