Inauteri legea bete dute aurten ere gazteek eta ttikienek

Joseba URROTZ 2015ko ots. 19a, 09:29
Gazteak etxez etxe puxka biltzen ibili ziren asteburu osoan eta haurrak, beraien gurasoekin mozorrotuta atera ziren larunbatean. Joseba URROTZ

Etxez etxeko eskea egin zuten gazteek eta haurrak ere mozorrotu ziren

Joan zen Ilbeltzaren azkeneko asteburuan, egin zen inauteri garaiko ospakizuna, ohikoa denez, gehienbat gazteen eskutik.
 
Ortziral eta larunbatean etxez-etxe ibili ziren eskean eta bi egunetan afariak ere izan zituzten, besta hauek normalean mahai ingu­ruan akitzen (eta hasten) direlako.
 Gainera, larunbat a­rratsaldean, haurrek ere izan zuten euren tartea, gurasoekin batera mozorroturik elkartu bai­tziren ostatuan, dantza egin eta berendatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun