Inauterien ondoko lasaitasuna

Maider PETRIRENA 2015ko ots. 19a, 09:20
Ulibeltzakoak otsailaren 8an egindako irteera. Bidal IBARRA

Inauterien ondotik lasai lasai gelditu da he­rria eta ez da sobera berri kontatzeko. Aipatuko dugu eguraldiak gogor jo duela Nafa­rroan nola bertze herrial­deetan, baina ekaitz horretatik gure herria  libre xamar gelditu dela. Otsailaren 6an ugaldeari begira egon ginen ura aterako zen beldu­rrez, baina dena horretan gelditu zen. Hurrengo astean berriz, elurteak izan ziren. Nahiz eta herrian elurra ia ia ez dugun ikusi Ulibel­tzak Mendi Taldekoek aukera izan zuten otsai­laren 8an egindako irteeran elurraz gozatzeko. Guttik egin zuten irteera baina hagitz ongi pasatu zutela jakinarazi ziguten, argazkietan ikus daitekeen bezala. 
 
Elurteen ondorioz otsai­laren 8rako aurreikusita zuten San Donato irteera aldatzea erabaki zuten. Irteera hau hu­rrengo batean egingo dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun