Zenbait aldaketa egin dituzte Guraso Elkartearen batzordean

Maider PETRIRENA 2015ko ots. 19a, 09:15

Rakel Urtxegi lehendakaria eta Koro Zelaieta bokala berriak dira karguetan

Guraso Elkartearen bilera egin dute otsailaren 11n. Hainbat gai ga­rrantzitsuri buruz hitz egin zen. Aurreko akta irakurri eta onartu ondotik, 2014ko kontuak ere aurkeztu eta onartu ziren, pasatako Egube­rrien eta inauterien laburpenak egin ziren, eskola kontseiluko akta ere irakurri zen eta bi urte pasa ondoren juntatik aterako diren bi kideen aipamena ere egin zen. Beraz, hemendik aitzinera Sunbillako Guraso Elkarteko junta honela gelditzen da: Lehendakaria: Rakel Urtxe­gi, Lehendakari ordea: Silvia Martinez, Idazkaria: Nerea Petrirena eta bokalak: Marisol Sanchez eta Koro Zelaieta. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun