Elurrari eta hotzari aurre egin diote Beintza-Labaiengo inauterietan

Arantxa Iturralde 2015ko ots. 9a, 10:36
Gazteek giro polita jarri dute Beintza-Labaiengo inauterietan. Arantxa Iturralde

Gazteak puska biltzen ibili ziren eta haur eta gaztetxoek ere bazkaria izan zuten

Elurrari eta hotzari aurre eginez, igaro dira aurtengoan ere Beintza Labaiengo inauteriak.
Otsailaren 6an, ortziralarekin eman zioten gazteak hasiera ostatuan afari batekin. Hurrengo egunean, herrian barrena ibili ziren etxez etxe puskak jasotzen kordionaren laguntzarekin.

Aldi berean, haurrak eta gaztetxoak ere inauteriak ospatu zituzten Beintzako ostatuan bazkari eder batekin. Menua honakoa izan zen: fritoak, zopa, oilaskoa eta postrea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun