Kaxkabeltzak antolatutako azokan jende asko ibili da pagotxaren bila

 Leitzaldea  Leitza

Kaxkabeltzak antolatutako azokan jende asko ibili da pagotxaren bila

Kaxkabeltza Leitzako komertzianten elkarteak antolatuta V.Stock azoka izan zen irailaren 10ean. Elkarteko zazpi kidek atera zituzten beraien salgaiak kalera eta herritar eta bisitari asko izan ziren goiz eta arratsaldez Leitzako plazara hurbildu zirenak.

Ez da leitzarrik izanen Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finalean

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Ez da leitzarrik izanen Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finalean

Igande arratsaldean Leitzako Amazabalen jokatutako kanporaketan Iker Vicente nagusitu zen eta Jon Rekondo eta Ruben Saralegik azken postuak eskuratu zituzten

Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatu zen irailaren 11n  Leitzako Amazabal pilotalekuan. Lehen maila osatzen duten 12 aizkolarietatik hamar aritu ziren, Joxe Mari Olasagastik medikuaren agiria aurkeztu baitzuen eta Floren Nazabalek aizkora utzi duelako. Gaur egungo Nafarroako txapelduna eta Euskal Herriko bigarren mailan txapeldun izan ondotik, lehen mailan debutatu duen Otsagiko Iker Vicente izan zen bizkorrena.

Bizitza aktibo eta osasuntsua bultzatzeko 'Me reto' programa antolatu dute Leitzan

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Irailaren 9ra arte irekita egonen da izen emateko epea

Anikote kirol zerbitzuak  irailaren 12tik abenduaren 23ra arte,  'Me reto' programa berezia eskainiko du. 100 egunez, garapen personal zein fisikoa eta elikadura osasuntsua bultzatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Izen-ematea irailaren 9a baino lehenago egin beharko da.

Aresoko festen laburpena

  Gizartea  Leitzaldea  Areso

Abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatu dituzte Areson pestak. Garai bateko ohiturak bizirik mantenduz eta berriei tartea eginez: ingurutxoa, herri bazkaria, kuadrillen eguna... giro bikaina izan da nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Burgos eta Pasaia lotuko dituen Gurdi Bidea Leitzatik ere igaroko da irailaren 14 eta 15ean

  Ondarea  Leitzaldea  Leitza

Burgos eta Pasaia lotuko dituen Gurdi Bidea Leitzatik ere igaroko da irailaren 14 eta 15ean

Idiek tiratutako hiru gurdiek Albaolan eraikitzen ari diren San Juan itsasontzirako bikea eta alkitrana garraiatuko dute, duela zenbait mende egiten zen bezala 

Olazti eta Leitza arteko Nafarroako hogeiren bat herrik egingo diete harrera irailaren 10etik 15era idiek eta mendi-behiek tiratutako hiru gurdik osaturiko ilarari. Bikea eta alkitrana garraiatuko dituzte Burgosetik hasi eta Pasaiaraino, San Juan itsasontzia istinkatzeko. Albaloan ari dira eraikitzen, eta XVI. mendeko baleontziaren erreplika zehatza da.

Ekitaldiz gainezka datoz Leitzako Santiburtzio pestak

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Ekitaldiz gainezka datoz Leitzako Santiburtzio pestak

Abuztuaren 10etik 15era hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Asteazken arratsaldeko 7etan botako dute txupinazoa baina aurretik ospakizunekin dabiltza Leitzan. Asteburuan erreparto egune eta umeen eguna izan dituzte eta lehen suziria baino lehen, herri kirolak, manifa eta bazkariak izanen dituzte asteazkenean ere. Ondotik, egitarau zabal-zabala, pestazaleentzako prest.

Nafarroako eta Gipuzkoako osasun-langileek goizuetar eta aranoarren historia klinikoak partekatuko dituzte

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Nafarroako eta Gipuzkoako osasun-langileek goizuetar eta aranoarren historia klinikoak partekatuko dituzte

Pazienteen segurtasuna eta jarraipen medikoa hobetuko dira horrela, Donostia Unibertsitate Ospitalean jasotzen baitute arreta espezializatua

Goizuetako kontsultategian lan egiten duten osasun-arloko langileek Goizueta eta Aranon bizi diren eta Donostia Unibertsitate Ospitalean eta inguruko zentroetan laguntza mediko espezializatua jasotzen dutenen historia klinikoak ikusi ahal izango dituzte aurrerantzean. Modu berean, azken laguntza-zentroetako langileek pazienteen Osasunbideko historia klinikoak ikusi ahal dituzte. 

«Duela bi urte pentsaezina zen guretzat honaino iristea»

«Duela bi urte pentsaezina zen guretzat honaino iristea»

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

 

KATEZ- Leitzako musika talde gaztea

Leitzako festak direla eta Alde Zaharreko edukiontziak tokiz aldatuko dituzte

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Bertako bizilagunek Torrea, Peritza edota Posta bulego ondoko guneak erabili beharko dituzte

Abuztuaren 8tik 15era arte, Leitzako festak tarteko, hondakinen bilketa egiten duen kamioiak ezin du Alde Zaharrera sartu. Horregatik, Mendialdea Mankomunitateak jakinarazi du Alde zaharreko edukiontziak lekuz aldatuko dituztela. Bertako bizilagunek Torrea taberna atzean, Posta bulego ondoan edo Peritza taberna ondoan dauden guneak erabili beharko dituzte. Festak amaituta bere lekura itzuliko dituzte edukiontziak.

«Asteburuan egon litekeen planik onena Aranora joatea da guretzat»

«Asteburuan egon litekeen planik onena Aranora joatea da guretzat»

 Leitzaldea  Arano

Erramun Galparsoro- Bihotza Aranon duen donostiarra

Jon Kanflanka ez da Euskal Herriko sega txapelketaren finalean izanen

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Jon Kanflanka ez da Euskal Herriko sega txapelketaren finalean izanen

Leitzarrak ez zuen lau onenen artean sartzerik izan Aiako kanporaketan 

Uztailaren 24an jokatuko ziren Aian gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketaren kanporaketak. Bederatzi segalariak, bi multzotan banandu eta bi kanporaketa egin ziren egun eta toki berean. Jon Kanflanka leitzarrak ez zuen finalerako txartela eskuratzerik izan.

Festetan entzun nahi diren abestiak aukeratzeko lehiaketa deitu dute Goizuetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke

Gizarte Zerbitzuen Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak antolatuta Zuk aukeratu zuk dantza egin lehiaketa egiten ari da egunotan, uztailaren 10etik 31 arte. Lehiaketaren helburua da abesti bilketa bat egitea. «Denon artean erabaki nahi ditugu festetan entzungo diren abestiak. Dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak izanen dira, eta ez erasotzaileak», diote antolatzaileek. Edonork bidal ditzake nahi dituen abesti guztiak.

Nafarroako Auroroen Topaketan parte hartu du aurten Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Nafarroako Auroroen Topaketan parte hartu du aurten Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

Ehundaka abeslari bildu ziren igandean Cascanten tartean goizuetarrak eta Ereñozukoak

Nafarroako Auroroen berrogeigarren topaketa egin zen uztailaren 17an Cascanten. Bertan, ehundaka aurorok hartu zuten parte, hauetatik, 70en bat Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzakoak ziren.

Karmen bezperako herri afaria giro ederrean joan zen Goizuetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Karmen bezperako herri afaria giro ederrean joan zen Goizuetan

Aurkeztutako 9 tortillen artean, Oroitz Zurutuza eta Bakartxo Huizik irabazi zuten lehiaketa

Gau giro bikainean joan zen Karmen bezperako afaria, ostiralean Goizuetan. Tortilla lehiaketan bderatzi aurkeztu ziren eta Oroitz Zurutuza eta Bakartxo Huizi suertatu ziren txapeldun.

Jon Kanflanka leitzarrak bigarrenez irabazi du Nafarroako Sega txapelketa

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Jon Kanflanka leitzarrak bigarrenez irabazi du Nafarroako Sega txapelketa

287 kiloko aldea atera dio Mikel Berakoetxeari

Jon Kanflanka Leitzarrak bigarren aldiz irabazi du Nafarroako sega txapelketa irabaztea. Uztailaren 10ea Azkaraten jokatu zen norgehiagokan Mikel Berekoetxea gorritiarra izan zuen arerio.  Segalari bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien ebaki behar zuen. Jon Kanflankak 1.584 kilo ebaki zituen eta Mikel Berekoetxeak 1.297 kilo eta errdi, beraz,  287 kilo inguruko aldea atera dio txapeldunak. 

Umore Ona elkartearen atalen Eguna ospatu dute igandean Goizuetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Umore Ona elkartearen atalen Eguna ospatu dute igandean Goizuetan

Goizuetako Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatuko zuten uztailaren 3an. Aurretik, uztailaren 2an, larunbat arratsaldean Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida jokatu zuten, giro ederrean. Igande goizean pilota partidak jokatu zituzten Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatzak eta dantza taldeak emanaldiak eskaini zituzten herrian zehar. Gero, bazkaria izan zuten Umore Ona elkartean.

Nabarmenak

Zorion agurrak