Mendialdeko V. Pilota txapelketako finalerdiak gaur hasiko dira Goizuetan

Ttipi-Ttapa api 18, 07:00

19:30ean hasita, nagusien lehen mailan, Umore Onako Beñat eta Antton Apezetxea, Aurrera Tolosako Amianoren eta Behar Zanako Urruzolaren kontra ariko dira

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona, Larraungo eta Araxesko pilota elkarteek antolatutako Mendialdeko eskuz binakako bosgarren pilota txapelketa azken txanpan sartu da eta gaurtik hasita jokatuko dituzte hainbat kategorietako finalerdiak. Apirilaren 18an, ostegunean 19:30ean hasita jokatuko dute Goizuetan nagusien lehen mailako lehen finalerdia, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak, Aurrera Tolosako Amianoren eta Behar Zanako Urruzolaren kontra. Beste finalerdiak igandean jokatuko dituzte Leitzan eta Lekunberrin.

Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean mobilizaziora deitu dute Nafarroako hainbat elkartek

Ttipi-Ttapa api 17, 13:30 Mendialdea

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, elikadura subiranotasunaren alde eta nekazaritza eredu industrialaren kontra Iruñean eginen den mobilizazio sozialerako deia egin dute dozena bat elkartek, ehundik gora gizarte erakunderen babesarekin