Goizuetako I. pilota txapelketako finalak

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

»» Ikusi argazki guztiak (0)

Norbere burua zaintzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Leitzan, 60 urtetik gorako emakumeei zuzendua

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Urtarrilaren 5era arte eman daiteke izena, Gizarte Zerbitzuan

‘Gure buruak zaintzen’ ikastaroa antolatu du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak, 60 urtetik gorako emakumeei zuzendua. Izen ematea urtarrilaren 5era arte zabalik dago Gizarte Zerbitzuan (948 510840 telefonoan) eta ikastaroa urtarrilaren 11, 18 eta 25ean eta otsailaren 1ean eskainiko dute Leitzako eskolan, 17:00etatik 19:00etara.

Hamargarren urteurrena kontzertu bikain batekin borobildu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Hamargarren urteurrena kontzertu bikain batekin borobildu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

Musika eta kantuaz gain, omenaldiak eta giro bikaina izan zituzten igandean

Hamar urte bete ditu aurten Goizuetako Umore Ona abesbatzak eta urte osoan zehar egin dituzten urteurreneko ekitaldiak borobiltzeko, gabonetako kontzertu berezia eskaini zuten abenduaren 18an, igande eguerdian Goizuetako elizan, Hernaniko Ozenki, Getariko bandarekin eta beste gonbidatuekin batera. Bezperan, Hernanin, Ozenki abesbatzarekin eta Hernaniko bandarekin batera aritu ziren.

Joanes Illarregi Nafarroako Bertsolari txapelketako final laurdenetan izanen da

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Joanes Illarregi Nafarroako Bertsolari txapelketako final laurdenetan izanen da

Ostiralean Iruñean jokatutako kanporaketan lortu zuen txartela leitzarrak, Saats Karasatorre, Joana Ziganda eta Sahats Alemanekin batera

Lepo zegoen Iruñeko Katakraken jokatu zen ostiralean Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketa saioa. Bertan txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariek hartu zuten parte eta Saats Karasatorrek eskuratu zuen lehen postua. Harekin batera, Joanes Illarregi leitzarra (kanporaketan aritu zen eskualdeko bertsolari bakarra), Joana Ziganda eta Sahats Aleman sailkatu dira otsailean hasiko diren Nafarroako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako. 

Plazaola Bide Berdearen egoeraz aritzeko bildu dira Nafarroako Gobernua eta Leitzako Udala

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Plazaola Bide Berdearen egoeraz aritzeko bildu dira Nafarroako Gobernua eta Leitzako Udala

Orain dela bi urte gertatutako erortza konpondu gabe segitzen du eta Andoaindik heldu diren zikloturistak errepidera atera behar dute Leitzara iristeko

Nafarroako Gobernuko Turismo eta Komertzio zuzendari nagusiak eta Leitzako udalak bilera izan zuten abenduaren 15ean. Bilera horretan, besteak beste, Plazaolako Geltokiaren inguruan Leitzako Turismo mahaiak landutako txostena aurkeztu eta leitzarrek, bi urtez konpondu gabe dagoen trenbideko erortzaren inguruko kezka helarazi zitzaion zuzendariari.

Euskal Herriko elite mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi du Iker Salaberria goizuetarrak

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Euskal Herriko elite mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi du Iker Salaberria goizuetarrak

Biharamunean, Guillermo Mazo txapelketa ere irabazi zuen 

Euskal Herriko elite mailako lau eta erdiko pilota txapelketa irabazi zuen Iker Salaberria pilotari goizuetarrak. Abenduaren 2an Laudion jokatutako final ikusgarri eta berdinduan 22-19 irabazi zion Arabiourrutia bizkaitarrari.

19 urte profesionaletan egin ondotik pilota utziko du Abel Barriolak

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

19 urte profesionaletan egin ondotik pilota utziko du Abel Barriolak

Binakako txapelketa bukatutakoan hartuko du erretiroa pilotari leitzarrak eta omenaldia eginen diote apirilaren 16an

19 urtez frontoietan hara eta hona ibili ondotik, pilota uztea erabaki du Abel Barriola pilotari leitzarrak. Erretiroa, hala ere, ez du berehala hartuko, binakako txapelketa bukatzen denean baizik, udaberrian. Hala jakinarazi du abenduaren 2an, ortzirale goizean eskainitako prentsaurrekoan.

Berriz ere plazara bueltatu da Goizuetako azienda feria

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Berriz ere plazara bueltatu da Goizuetako azienda feria

Hiru urtez euria egin ondotik, Iturengo joaldunek hodeiak uxatu eta giro bikaina izan zen plaza inguruan 

Urteko zita garrantzitsuenetakoa izan zuten larunbatean Goizuetan, Azienda Feri Egunaren hamahirugarren edizioa, hain zuzen. Azienda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusgai izan ziren goizean zehar, baita trikitilariak, joare egileak, sagardo egileak, eta beste hainbat, Kultur Taldeak, Gazte Asanbladak, Gurasoak Guraso Elkarteak eta Umore Ona elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatuta.

Goizuetako azienda feria 2016

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Oinatz Bengoetxea leitzarrak lau t’erdiko txapela jantzi du lehen aldiz

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Oinatz Bengoetxea leitzarrak lau t’erdiko txapela jantzi du lehen aldiz

Ogetan igandean jokatutako final ikusgarrian 22-21 irabazi zion Altuna III amezketarrari

Ikusgarria, estua eta gogorra. Horrela deskriba daiteke azaroaren 27an Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako lau t'erdiko txapelketaren finala. Ordu eta erdi inguru iraun zuen partidan asko sufritu dute Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak, eta Leitzakoa nagusitu zen azkenean, 22-21. 

Anbulantzia bat utzi dio Nafarroako Gobernuak Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkeari

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Anbulantzia bat utzi dio Nafarroako Gobernuak Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkeari

Zaharkituta gelditua zen aurreko ibilgailu bat ordeztuko du, eta harekin larrialdietako garraio sanitarioaren 40 bat zerbitzu ematen zituzten urtean

Nafarroako Gobernuak duela gutxi anbulantzia bat utzi dio Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkeari; parke horrek, udalerri horretan eta Aranon bereziki, larrialdietako garraio sanitarioaren 40 bat zerbitzu ematen ditu urtean. Ibilgailuak aurreko beste bat ordezkatuko du zerbitzu hori betetzeko gehieneko epea gainditu ondoren, hau da, matrikulatu zenetik, hamar urte. 

Kale edo bale… Balikebale lehiaketa arrakastatsua suertatu da aurten ere Leitzan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Kale edo bale… Balikebale lehiaketa arrakastatsua suertatu da aurten ere Leitzan

335 lagunek bete zuten larunbatean Leitzako zineman, lau talderen arteko lehia ikusteko

Aurtengo KALE EDO BALE... BALIKEBALE lehiaketa oso arrakastatsua izan da Leitzan, berriz ere. Zine aretoa beteta, 335 ikusle inguru, ia sarrera guztiak saldu ziren larunbatean eta antolatzaileak oso gustora geratu dira.

Espainiako ejertzitoak herrian egindako maniobrak arbuiatu ditu Leitzako Udalak

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Espainiako ejertzitoak herrian egindako maniobrak arbuiatu ditu Leitzako Udalak

Azaroaren 16an inolako baimenik eta segurtasun protokolorikgabe ibili zirela salatu du, «herritarren artean ongieza, izua eta haserrea eraginez»

Leitzako Udalak Espainiako ejertzitoaren presentzia eta herrian egindako maniobrak salatu eta arbuiatu nahi ditu. Azaroaren 16an, asteazken goizean, pasa den apirilean bezalaxe, Leitzako erdigunea eta kaleak okupatu eta herriko lurretan aritu dira maniobra militarrak egiten, Udalari deus jakinarazi gabe, «inongo baimenik gabe, inongo segurtasun protokolorik gabe eta herritarren artean ongieza, izua eta haserrea eraginez». 

San Martin eguneko ekitaldietan gustura ibili ziren Aranon

  Gizartea  Leitzaldea  Arano

San Martin eguneko ekitaldietan gustura ibili ziren Aranon

Goizean ibilbide megalitikoa egin zuten goizuetarrekin batera, talo eta gaztain jatea, sagar jotze eta txalaparta tailerra… 

San Martin eguneko ekitaldiek ez zuten jende asko mugitu, baina hurbildutakoak gustura ibili ziren Aranon. Goizean Ibilbide megalitikoa egitea ohitura bihurtu da egun honekin aranoarrentzat. Aurten Juan Mari Ansa (Ezkerren Bordatarra) eta goizuetarrak lagun hartuta egin da gainera ibilbide hori.

San Martin eguna Aranon

  Gizartea  Leitzaldea  Arano

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Amazabal pilotalekua Leitza eta Aresoko produktuen erakusleihoa izan zen igandean

  Kultura  Leitzaldea

Amazabal pilotalekua Leitza eta Aresoko produktuen erakusleihoa izan zen igandean

23 salmenta-postuk, animaliek eta hegaztiek osatu zuten azoka

Leitzako Udalak eta LeitzEKo kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen II.azoka antolatu zuten azaroaren 13rako. Euria goian behian ari zuenez, plazatik aterpera eraman zuten azoka eta Amazabal pilotalekuan jarri zituzten salmenta-postuak. Iaz bezalaxe jendetza bildu zuen, Leitza eta Aresoko ekoizleen sasoiko produktuak, gozoak... eta bederatzi baserritatik eramandako animali eta hegaztiak ikustera. Horretaz gain, salda, haragi egosia, txerria burduntzian eta taloak jateko aukera izan zen eta baita bertako sagardoa edatekoa ere.

Nabarmenak

Zorion agurrak