api 19, 17:30 Leitzaldea Areso
Aresoko Nazabal Eskolako ikasleek Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan zuten apirilaren 18an. Heldu den astean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian egin zioten idazleari bertaratzeko gonbidapena. Euskal literaturan ibilbide oparoa du Meabek eta Aresoko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin azken urteetan argitaratu duen Katta liburu bildumari buruz aritu zen solasean. Ikasleek adi adi entzun zituzten kontatutakoak. Argazkiak: Nazabal Eskola
api 19, 17:00 Leitzaldea Leitza
Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.