Goizuetan ere Korrika Txikia egin dute

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 11a, 10:53

Aurtengoan ez da herritik igaro BatZuk lelopean Otxandio eta Iruñea lotu dituen 20. Korrika. Baina horregatik ez dira geldi egon herritarrak eta apirilaren 8an Korrika Txiki ikusgarria egin zuten herriko kaleetan zehar. Udalak, gazteek, Umore Onak, eta herriko hainbat eragilek kilometroa erosi, petoa jantzi, lekukoa hartu eta kalez kale ibili ziren, larunbat goizeko giro ederrak lagunduta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun