‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa egin dute otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 14a, 10:03
Mural dotorea margotu zuten ikastolako horman. Argazkia. Felix Loiarte

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera eman diote giro ederrean 

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko otsailaren 11n, ‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa burutu dute Goizuetan, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Larunbat arratsaldean ikastolako atarian mural margoketa egin zuten umeek, eskulanak, txokolatada, dantzaldia, argazki murala eta sinadura bilketa ere egin zuten. Umore Onako herri afarian ere giro polita izan zuten. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun