Inauteri giroa nagusituko da Areson urtarrilaren 27 eta 28an

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 25a, 07:38
Eskolako haur eta irakasleen kalejirarekin abiatuko dira Aresoko inauteriak, ostiral arratsaldean.

Gure esku dago ekimenaren alde sinadurak bilduko dituzte larunbatean 

Hilabeteko azken asteburuan kolorez jantziko dira Aresoko etxe gehienak. Egun gutxi dituzue eskerako atorra armairutik atera edota mozorroa prestatzeko. Ohiturari eutsiz, Lagunartekoek pesta polita prestatu dute eta!  

 

Urtarrilaren 27an, ostiralean, 15:00ean eskolako haur eta irakasleek herrian kalejira egingo dute eta segidan Pake Tokin merienda ederra izango dute. Indarrak hartu ondotik, plazan dantzan aritzeko aukera izango da 17:00etatik aurrera. 18:00etan herriko eskea abiatuko da plazatik eta 21:00etan Pake Tokin Lagun Artekoek afaria egingo dute.

Urtarrilaren 28an,  larunbatean, 09:00etan Pake Tokin Lagun Artekoen gosaria izango da.10:00etan baserrietako eskean hasiko dira eta 17:00etan Karrozen desfilea egingo da plaza zaharretik abiatuta. Iluntzean Gure Esku dago ekimenak sinadurak biltzeko txoko bat jarriko du. Mural bat ere jarriko dute argazkiak ateratzeko eta afal ondoan zozketa bat ere egingo dute. 21:30ean herri afaria izango da Pake Tokin. Tiketak Sastinean daude salgai, 4-12 urte artekoak 8 euro eta 12 urtetik gorakoak 15 euro ordaindu beharko dituzte. Afal ondorena  trikitilariek alaituko dute eta festa izango da goizaldera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun