Kaxkabeltza elkarteak 2.000 euro banatu ditu erosketa-txarteletan

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 11a, 09:00

Mikel Martinezek irabazi du 500 euroko saria

Aurten ere, gabonetako zozketa berezia antolatu dute Leitzako Kaxkabeltza elkarteko merkatariek. Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era arte, elkarteko denda-zerbitzuetan erosketak egin dituztenek hamar erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Denetara, 2.000 euro banatu dituzte; 100 euroko bost sari, 200 eta 300 euroko bina sari eta 500 euroko sari nagusia. Azken hau, Mikel Martinez Barranco herritarrak eskuratu du.

 

Urtarrilaren 9an Karrape irratian egin zuten zozketa eta hauek izan dira irabazleak:

500 euroko erosketa-txartela: Mikel Martinez Barranco

300 euroko erosketa-txartelak: Lourdes Ceballos eta Joxe Mari Zabaleta.

200 euroko erosketa-txartelak: Casilda Telletxea eta Leire Billabona.

100 euroko erosketa-txartelak: Tomas Lasarte, Ane Urreta, Marisol Olano eta Pakita Zestau.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun