erran.eus

Goizuetako Narbarte anai-arrebak oholtzara bueltatu dira Nafarroako III. Trikitixa Jaialdian

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Urtarrilaren 7an egin zen Altsasun eta zazpi bikotek parte hartu zuten 

Nafarroako III. Trikirixa jaialdia antolatu zuen Nafarroako Trikitixa Elkarteak urtarrilaren 7an Altsasun. Zazpi bikotek parte hartu zuten jaialdian, eta horien artean, Goizuetako Dani eta Ainara Narbarte anai-arrebek parte hartu zuten (gipuzkoarrak ez ziren bakarrak). Aspaldi ez ziren elkarrekin oholtzara igoak eta jaialdi honen aitzakian jende aitzinera atera ziren larunbatean Altsasun. Danik berak sortutako hiru pieza jo zituzten.

Goizuetako Narbarte anai-arrebak oholtzara bueltatu dira Nafarroako III. Trikitixa Jaialdian
Goizuetako Dani eta Ainara Narbarte anai-arrebak, aspaldiko partez elkarrekin oholtzan. Argazkia: Ibon Errazu | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Bukaeran omenaldia eskaini zitzaion Patxi Agirreri, azken urteetan Sakanan trikitixa bultzatzen egin duen lana eskertzeko. Horretarako antolatzaileak igo ziren eta Aurreskua jo eta dantzatu zioten.

Narbarte anai-arrebekin batera, Laja aita semeak eta Haritz, Etxabe anaiak, Lasa ahizpak, Alkorta anai-arrebak eta Enaitz, Elustondo anai-arrebak eta Etxaniz anaiak aritu ziren. Altsasuko Ioartia aretoan egindako saioa Euskal Telebistak grabatu zuen eta egunotako batean eskainiko du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa