erran.eus

Ekuadorko dantzak izan zituzten urtea agurtzeko Leitzan

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

"Ñukanchipa kawsayta wiñachi" edo Gurea estimatuz lemapean, argazkian azaltzen diren Leitzako nexkato ekuatoriarrek, ez irakasle eta inoren laguntza gabe, erakustaldia eskaini zuten plazan abenduaren 31n. Beraien gurasoak indigenak dira eta dantza egiten dute eskerrak emateko, ofrenda egiteko, eguzkiari, artoari, urteko uztari eskerrak emateko. Dantza xume eta umila benetan, urtea agurtzeko.

Ekuadorko dantzak izan zituzten urtea agurtzeko Leitzan
Leitzako nexkato ekuatoriarrak dantzan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa